XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gero, 1931.ean, Bilbon La Junta de Gobierno de euskerazaleak, Bizkaikoa egin zan, eta Nazario Oleaga, Lehendakari edo Buru aukeratu eben.

Halan ba, euskeraren zahartasuna, euskeraren batasuna, euskerazko etimologiak, bertsolarien txapelketetan eta abarrean sartu zan.

Langile sutsua zan, baina beraren lana itzi barik.

Holan ba, gure edesti edo forua sakondu eban.

1941.ean Zadorlari edo Idazkari egin eben.

Horrela hil arte.

1957an, R. M. de Azkue jaunaren omenez, hitzaldia egin eban.

Liburutegi eder bat itzi deusku.

Liburutegi sakona, mamitsua.

Berton gauza asko baliotsuak dira: biblioteca rica y variada.

Aita Intzak, artikulu batean, hau diño: .

Aurreragotik, beti gurekin izaten zan Nazario Oleaga jauna (...).

Eta orain beraren bizitza sakon edo intimora pasatuko gara.

Zer zan barnean? Gizon jatorra, ederra.

Txikia zanean txikitan berak esaten eban makaltsua zala.

Eta amak sendagilearengana eroan ebala.

Sendagileak: fruta asko jan behar ditu honek.

- Amak: eta dirua nun dau horretarako?
- Medikuak: ba daukazue.

Hau gizon haundia izango da.

Gu Donostiara joaten ginenean, hilean behin edo, bidean ez ginan ixilik joaten.

Resurrección M.ª de Azkue be berbatsua zan eta beti gai bat.

Orduan Ormaetxea eta ni urgazleak izan ginan.

Bazkaltzean, Hotel Arana edo Aritz hotelean, limoia ekarten eben arrainegaz.

Eta hau, zertarako da? Arraina ona eta freskue ba da, ez dogu horren beharrik.

Beraren buruaz kezkaturik ibilten zan.

Niri esaten eustan:
- Oleaga, zer da?
- Nik: Oleaga, apellidu edo abizen edo deitura bat da.

Euskal Herrian eta baita kanpoan be.

Bernard Diaz de Castillok Amerikako historia bat idatzi eban, eta han hau diño: .

Eta Santanderen be, Reinosan, herritxo bat dago: Olea.

Hori euskera da, nire ustez.

Olea, Oleaga, Ola... zer esan nahi dabe? Nik behin esan neban Euskera agerkarian: ....